Hamargarren urteurrenean, saria bazkide guztientzat
Zazpigarren urtez, Tokikom sariak banatu ditu Tokikom toki komunikabideen bateraguneak. Aurten, hamargarren urteurrena bete du Tokikomek, eta horrek eragina izan du sarietan, bereziak izan baitira: bazkide guztiak saritu dituzte, hamar urteotan “elkarrekin egindako bidea ospatu eta aldarrikatzeko”. Azaroaren 11n egin zuten sari banaketa, Oñatiko Arantzazulab-en. Aurreko edizioetan, kazetaritza lan zehatzak saritu izan dituzte, baina oraingoan komunikazio proiektu osoak aukeratu dituzte. Hala, Tokikom osatzen duten bazkide guztiek jaso zuten saria, duela hamar urtetik gaurdaino egindako lanaren aitorpen gisa. Gaur-gaurkoz, 28 bazkidek osatzen dute Tokikom, eta, guztira, 74 hedabide kudeatzen dituzte: 32 webgune, 28 aldizkari, 5 telebista eta 9 irrati. Zorionak denei!