Euskal Herria inklusioz “zipriztintzeko” gida didaktiko eta material osagarriak jaso ditu Bizipoza elkarteak Bizipoza Eskolaren webgunean: bizipozaeskola.eus. Hezkuntza inklusiboan ekarpen praktikoa egiteko asmoz bildu ditu, Danobatgroup-en babesarekin. Webgunean, adin eta maila guztietarako hainbat material topa daiteke. Gainera, hezkuntza arautura zein ez arautura bideratzeko gida didaktikoak hizkuntza maila bakoitzera egokitu dituzte. Hala, euskaltegietan ere baliatzeko modukoak dira. Azken finean, norberak bere testuingurura egokitzeko ondu dituzte. Horrez gaian, material osagarri ugari topa daiteke webgunean: Bizipoza osatzen duten elkarteen komikiak, ilustrazioak, abestiak, mikrodokumentalak... baita elkarte bakoitzaren material osagarri guztiak ere. Egutegia ere badago, Eñaut Aiartzaguena Bravoren ilustrazioak eta Amets Arzallusen hausnarketarako esaldiak dakartzana. Izaera bereziko gaiak jorratzen ditu Bizipoza elkarteak, eta haur eta familien ongizatea helburu duten hainbat elkartek osatzen dute. AEK ere bazkidea da.

 

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.