Hasi dira Euskaraldiaren laugarren edizioa antolatzeko lanak. Ediziotik ediziora, antolatzaileek ekimenak emandakoa aztertu ohi dute, urtetik urtera eraginkorragoa izan dadin. Hala, edizio bakoitzean berrikuntzak eta moldaketak izan ohi dira. Laugarrenean ere bai: udazkenean beharrean, udaberrian egingo da, 2025eko maiatzaren 15etik 25era, zehazki. Orain arteko edizioek Euskaraldia eraginkorra dela erakutsi dute. Bada, eraginkortasun horretan sakontzeko aldatu dute udaberrira. Izan ere, urte sasoi horretan, kalean jende gehiago ibili ohi da eta bizitasun sozial handiagoa izaten da. Euskaraldia ariketa soziala denez, jendearen arteko interakzioa beharrezkoa du, “eta eguraldiak eta aldarteak laguntzen dute horretan”, Euskaraldiaren koordinatzaile Goiatz Urkijok azaldu duenez. Gainera, ahobizi eta belarriprest txapak ikustea ere errazagoa izango da, udaberriko eguraldi epelari esker. Horrez gain, 2025ean eginda, ariketak Korrikarekin txandakatuko du urtea. Hartara, euskararen gaia urtero zabalduko da Euskal Herri osora, bataren edo bestearen bitartez.

 

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.